Sendic, Raúl
Uruguaiar politikari eta gerrillaria (Flores departamendua, 1925 - Paris, 1989). Alderdi Sozialistako kide izan zen garai batean, baina gerora alderdi hartatik atera zen. Artigasko Azukrearen Langileen Batasunaren sorreran parte hartu zuen. 1962ko hauteskundeetan Herritar Batasuna alderdiak garaipenik lortu ez zuelarik, borroka armatuaren bideari heltzea erabaki zuen Sendicek, eta Nazio Askapenerako Mugimendua gerrilla taldea sortu zuen; talde hori, dena dela, “Tupamaroen gerrilla” izenez da ezaguna gaur egun. Talde armatuak hainbat ekintza egin zituen, eta 1972an Sendic atxilotu egin zuten eta hil arteko espetxe zigorra ezarri zioten, baina aske gelditu zen Julio María Sanguinetti (1985-1990) lehendakariaren gobernuak emandako amnistia legeari esker, 1985ean. Behin aske gelditu zelarik demokraziari, legeari eta konstituzioari men egingo ziela aitortu zuen.