Sendero Luminoso. ;(
Izen osoa Partido Comunista de Perú para el Sendero Luminoso de José Carlos Mariátegui). 1970. urtean sortu zuen Abimael Guzmán Reynosok (Comandante Gonzalo goitizenaz) sortu zuen taldea Peruko Alderdi Komunistaren erreformismoa salatu eta, Txinako Kultura Iraultzaren ildotik, ortodoxia marxista-leninista aldarrikatu ondoren. Haren arabera, burgesiaren eta haren erakunde guztien aurkako gerra luze baten ondoren desagertuko da kapitalismoa, eta horretarako ezinbestekoa da kapitalismoa kutsua duen arrasto oro suntsitzea. Sendero Luminoso taldea sortze unetik bertatik hasi zen borroka armatuan, Ande mendietan lehenik eta Ayacucho-ko hirialdean ondoren (1980). Senderista edo Sendero Luminoso-ko kideek 1982tik aurrera Limara eta Peruko hiri nagusietara zabaldu zituzten ekintza armatuak, eta gudaroste ahaltsu bat eratu zuten ondorengo urteetan. 1991-1992 bitartean izugarri areagotu ziren Sendero Luminoso erakundearen ekintzak eta 1992an preso hartu zuten Abimael Guzmán, buruzagi nagusia. Sendero Luminoso eta Movimiento Revolucionario Tupac Amaru dira Peruko gerrilla talde nagusiak.