Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Senakerib

edo Sennakerib. Asiriako erregea K.a. 705-681 urteetan, Sargon II.aren semea eta ondorengoa (K.a. 681. urtean hila). Arazo handiak izan zituen Siriako buruzagiekin, haiek Egiptoren laguntza baitzuten Asiriari erasotzeko. 689. urtean Babilonia hustu zuen. Elamiten aurka borrokatu zen eta Egipto konkistatu nahi izan zuen baina, Herodotoren arabera, arratoi andana handi batek gerarazi zuen Pelusan. Niniveko hiria berreraiki zuen, eta jauregi berri bat eta harresi sendoak altxatu zituen. Bere semeetako batek hil zuen.