Sei Shonagon
Japoniar poeta (968 - XI. mendean). Aita izan zuen literaturgintzako maisu. Hogeita sei urte zituenean Gortera deitu zuten eta berehala egin zen ezagun. Makura no soshi (994-1021, Buruko oharrak) saiakera, japoniar literaturako obrarik garrantzitsuenetakoa da. Gorteko bizitza eta ohiturak islatzen ditu obra horretan maisutasun handiz.