Séguy, Georges
Frantses sindikalista (Okzitaniako Tolosa, 1927). 1942. urtean alderdi komunistako bazkide egin zen eta bi urte geroago Mauthausen-eko kontzentrazio esparrura (Austria) deportatu zuten naziek. Burdinbideetako langilea zen 1945ean eta 1961-1965 urteetan CGT sindikatuko burdinbideetako langileen Federazioko idazkari nagusia izan zen. 1967. urtean CGT sindikatuko idazkari nagusi hautatu zuten (1967-1982). Frantziako alderdi komunistako Batzorde Zentraleko kidea da.