segurtasun
iz. Segurantza, segurtamena. Hil behar nuelako uste eta segurtasunarekin. v Europako Segurtasun eta Elkarlaneko Hitzarmenak. Pol. 1973-1975 urteetan Helsinkin eta Genevan, Bigarren Mundu Gerraren ondorengo Europako mugak zaintzeko, giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak errespetatzeko, zientzia eta kultura elkarlanak suspertzeko, eta abar, egin ziren nazioarteko bilerak eta hitzarmenak. Hitzarmenetan Europako estatu guztiek, Albaniak izan ezik, parte hartu zuten, eta baita Estatu Batuek eta Kanadak ere. Lehenengo bilera Helsinkin egin zen (1973), bigarrena Genevan (1973-1975), eta hirugarrena Helsinkin (1975). Hitzarmenaren jarraipena egiteko beste bi bilera izan dira geroztik, bata Belgraden (1977-1978) eta bestea Madrilen (1980).