Segantini, Giovanni
Italiar pintorea (Arco, Trentino, 1858 - Pontresinatik gertu, Suitza, 1899). Artzain jaio eta hazi zen Alpe mendietan, eta txikitatik maisutasun handia erakutsi zuen marrazki eta margo lanetarako. Hartaz ohartuta, Milango arte akademiara bidali zuten sorterriko agintariek. Izadia izan zuen gai nagusia; Alpe mendien inguruan bizi izan zen beti (Italia aldeko Brianzan, 1882-1886; Suitzako Engadinan, 1886tik aurrera), eta izadiari loturiko panteismo mota bat landu zuen bere bizitzan. Puntilismoaren antzeko teknika berezi bat (kolore argiko pintzelkada laburrak) erabili zuen Alpe aldeko ikuspegiak lantzerakoan. Literatura sinbolistari atxikiriko elementuak ere (mitologia gaiak…) margotu zituen, baina hondoan Alpeetako ikuspegiak zituztela. Obra nagusiak: Ama antinaturalak (1894), Bizitza, Natura eta Heriotza (bukatu gabea).
- segada 2
- segail
- Segal, Erich
- Segal, George
- segalari
- Segantini, Giovanni
- Segar, Elzie Cirsler
- segara
- segari
- segarri
- segatu, sega(tu), segatzen