Savigny, Friedrich Karl von
Alemaniar legegilea eta politikaria (Frankfurt, 1779 - Berlin, 1861). Marburgoko, Landshuteko eta Berlingo unibertsitateetan irakasle izan zen. Zuzenbideko eskola historikoaren sortzailea eta legegintza modernoaren aitzindaria izan zen. Legedien mamia eta esanahia ongi ulertzeko, legeen jatorria eta garapena aztertzea proposatu zuen, legegintzan historiak duen garrantzia azpimarratuz. 1815ean K.F. Eichforn eta J. Göschen-ekin batera Zeitschrift für geschichtliche Rechtswissenschaft (Jurisprudentzia historikoaren aldizkaria) sortu zuen, zuzenbide eskola berriaren iturri izan zena. Savignyren lan nagusiak: System des heutigen römischen Rechts (1840-1849, Gaurko Erromako Legediaren sistema), Das Obligationenrecht (1851-1853, Hitzarmenen legedia), Geschichte des römischen Rechts im Mittelalter (Erromako Erdi Aroko Legediaren Historia).
- Sava, santua
- Sava
- Savall, Jordi
- Savary, Jérôme
- Savater, Fernando
- Savigny, Friedrich Karl von
- Savimbi, Jonás
- Savonarola, Girolamo
- Savu
- Sawallisch, Wolfgang
- Sax, Antoine-Joseph