sarrio
iz. Zool. Bobidoen familiako ugaztuna, 80 cm inguru garaia, itxuraz ahuntzaren antzekoa, baina adar kakotuagoak dituena (Rupicapra rupicapra). Adarrak, begi ingurua, belarriak eta bizkargaineko ile zerrenda eta isatsa beltzak izaten ditu, paparraldea eta sabelaldea, berriz, zuriak eta gainerakoa gaztaina kolorekoa. Oso animalia taldezalea da. Belarra, goroldioa eta ahuka jaten du batez ere. Europako erdialdeko eta hegoaldeko mendi garaietan bizi da.