Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sarraski-jale

iz. eta izond. Zool. Batez ere animalia hilak eta sarraskia janez elikatzen diren animalia motez esaten da. Sarraski-jale izateaz gainera, harrapari ez direnak haragijale harrapariekin ibiltzen dira, horiek utzitakoa jan ahal izateko. Ezagunenak saia, belea eta hiena dira.