Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

saria

iz. Zool. Kariamidoen familiako hegazti zangaluzea, 82 cm inguru luze dena eta moto zutikorra duena (Cariama cristata). Mokoa gorria du, eta begi inguruak, berriz, urdinak eta lumagabeak. Gorputzeko luma gehienak grisak ditu, baina luma beltzeko zerrendak ere baditu. Brasilen, Paraguain eta Argentinan bizi da; belardietan eta txaradietan ibiltzen da batez ere. Intsektuak, saguak, narrastiak, eta suge pozoitsuak ere jaten ditu.