Santa Fe
Argentinako ipar-ekialdeko hiria eta ibai portua, izen bereko probintziako (133.007 km2 eta 2.589.000 biztanle) hiriburua, Parana eta Salado del Norte ibaien bilgunean. 287.240 biztanle. Unibertsitatea. Hiri modernoa da, hiribide eta parke zabalez hornitua. Probintziako administraritza eta kultura gune nagusia da, eta merkataritza asko bideratzen da halaber Parana eta Salado del Norte ibaietan zehar. Industria (janari industria, ehungintza, kimika industria, tresneria mekanikoa) ez dago oso garatua. Monumentuei dagokienez, aipagarriak dira Santa Fe katedrala (1685), San Frantzisko eliza eta komentua (1680), Ama Birjina Mesedetakoaren eliza (1660-1754) eta XVIII. mendeko jauregiak. v Historia. Juan de Garay bizkaitar konkistatzaileak sortu zuen hiria (1573), eta Santa Fe de la Vera Cruz izena eman zion. 1660. urtean egungo lekura aldatu zuten hiria.