Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sandalo

iz. Bot. Santalazeoen familiako zenbait zuhaitzen izena. Ezagunena sandalo zuria da. v Sandalo zuria (Santalum album). Itxuraz intxaurrondoaren antzekoa da, baina neurriz hura baino txikiagoa. Zur zuria eta usaintsua du. Hostoak bakunak, osoak, zabalak eta punta-estuak ditu, elkarren aurka antolatuak. Lore txikia izaten du, eta fruitua gereziaren antzekoa. Indian eta Malaysiako uhartedian eta Australian hazten da batez ere. Zura oso egokia da lantzeko. Intzentsuaren antzera, gai urrintsu gisa ere erabiltzen dute hinduek eta budistek, horretarako makila txikietan prestatu eta erreaz. Sustrai oliotsuak ditu, eta hazten den lurraldeetako biztanleek horietatik ateratzen duten olioa gorputza igurzteko eta xaboia eta gai urrintsuak egiteko erabiltzen dute.