Saltikov, Mikhail Yevgrafovitx
Errusiar idazlea, Saltikov-Schedrin ezizenaz ezaguna (Spas-Ugol, 1826 - San Petersburgo, 1889). 1841. urtean argitaratu zuen lehen poesia bilduma; 1848an Viatka-ra erbesteratu zuten Auzi nahasia eleberria argitaratu ondoren. 1856. urtean, aske geratu zenean, Probintziako zirriborroak satira idatzi zuen eta 1860. urtean Tver-eko gobernari izendatu zuten. Errusiako gizarte maila guztietako akatsak salatu zituen bere obretan: Hiri bateko historia (1869-1870), Probintzietako baten egutegia (1872) eta Ipuinak (1878). Golovliof familia eleberria izan zen idazlearen obrarik arrakastatsuena (1889).
- saltatu, salta, saltatzen
- saltatze
- saltegi
- salterio
- Saltho
- Saltikov, Mikhail Yevgrafovitx
- Salto del Angel
- salto
- saltoka
- saltokari
- saltoki