Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

saliziliko

izond. Kim. Orto kokaeran fenol funtzio bat duen alkoholaz, aldehidoaz edo azido aromatikoaz esaten da.  v  Azido salizilikoa. Bentzenotik lortzen den azido karboxilikoa [C6H4(OH)(COOH)]. Hauts zuri gisa agertzen da, baina kolorea galduz joaten da argiaren eraginez. Ongi urtzen da eterretan, azetonatan, alkoholetan eta bentzenotan, baina nekez uretan. Sukoia da, eta haren hautsa airean nahastuz lehergaiak sortzen dira. Pozoitsua da. Botika gaiak ekoizteko erabiltzen da, batez ere, aspirina egiteko besteren artean. Salizilatoak, erretxinak, koloregaiak, onddo hiltzaileak, analisi erreaktiboak eta antzeko gaiak ekoizteko erabiltzen da, eta antiseptiko eta kontserbatzaile gisa ere bai. v Alkohol salizilikoa. Kristal zuritan agertzen den eta 86 °C-tan urtzen den solidoa (HO-C6H4-CH2OH). Nekez urtzen da uretan, baina oso erraz alkoholetan, kloroformotan, eterretan, bentzenotan eta antzeko gaietan. Sukoia da. Intxusa landarearen azalean glukosido eran agertzen da. Salizinaren hidrolisi bidez edo fenola eta metileno kloruroa ingurune kaustikoan berotuz lortzen da. Medikuntzan anestesiko gisa erabiltzen da. v Aldehido salizilikoa. Olio itxurako isurkari koloregabea. Almendra usaina du, garratza da, erraz urtzen da alkoholetan, eterretan eta bentzenotan, baina oso nekez uretan. 77 °C-tan su hartzen du. Landare eta lore batzuetan agertzen da. Uretan alkali bat urtua dela fenola eta kloroformoa erreakzionaraziz ateratzen da. Kimika analisiak eta lurringina egiteko eta kumarina sintetizatzeko erabiltzen da, besteak beste.