Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Salerno

Italiako hegoaldeko hiria eta portua, izen bereko probintziako (4.922 km2 eta 1.070.626 biztanle) hiriburua, Campanian, Napoliko hiriaren hego-ekialdean, Salernoko golkoaren ertzean. 152.159 biztanle. Industria (janari industria, ehungintza, tresneria mekanikoa), portuko jarduera eta turismoa (hondartzak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira XI. mendeko katedrala (San Mateo eta Gregorio VII.aren hilobiak gordetzen dira bertako kriptan) eta XI-XII. mendeko medikuntza eskola. v Historia. Salernum izena zuen antzina; erromatarren kolonia izan zen K.a. 193. urtean. Lonbardiako printzerri independientea zen 847. urtean, baina Robert Guiscard Calabria eta Siziliako dukeak konkistatu zuen 1070ean. XI-XII. mendeetan eraiki eta sortu zuten Europa guztian ospe handia izan zuen Salernoko medikuntza eskola, Europako mendebaleko lehena.