Salbatore
Mendibeko auzoa, Iratiko bidean (Garazi, Nafarroa Beherea). Bertan dago Ipar Euskal Herriko kapera zaharrena (XI. m.). Kristautasunaren aurreko sinestei loturiko gunea da, eta aspaldidanik erromeria bat egiten da urtero bertan. Bortuaren eguna, edo artzainen eguna, ospatzen da halaber Garaziako Salbatoren.