Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

saktismo

edo shaktismo. iz. Erl. Saktiren gurtzan oinarritzen den hinduismoaren dotrina, sivaismotik sortua eta hinduismo tantrikoarekin eta yogarekin lotura handia duena. Saktismoarentzat Sakti jainko ama da, eta yogien arabera gorputzean lo dagoen eta askatasuna iristeko esnatu behar den energia adierazten du. Hinduismo modernoko eskola nagusietako bat da; gaur egun Bengala, Assam eta Orissa dira saktismoarengune garrantzizkoenak.