sakon
izond. Hondoa oso behean edo gainaldetik oso urrun duena; asko barneratzen dena. ik. barrenkor. Zulo sakon batera jausi ziren. Ebaki, zimur sakonak. Zakutto bat alde batean eta zaku sakon-zabala bestean. Lur gizena, sakona, buztintsua. Plater zapalak eta sakonak. Sustrai sakonak: lurrean behera sartzen direnak. Ur sakonak. Baso eta oihan sakonetan zehar. || Hiru metro zabal eta beste hainbeste sakon. || (Izen gisa). Axaleko nahiz sakoneko gertariak ezagutu nahian gabiltzanean. Sakoneko funtsa azalera ekartzen. || Irud. Oso barnean sortzen dena; azalekoa ez dena, hondoraino doana, asko barneratzen dena. Arimako samintasun sakon eta neurrigabea. Hasperen sakon bat egin ondoren. Gai sakonez mintzatzea. Aldakuntza sakonak. || (Adizlagun gisa). ik. sakonki. Astiro eta sakon aztertzeko. Giza bihotzetan sakon errotua.