Sailer, Toni
Austriar eskiatzailea (Kitzbuhel, 1936). 1956-1958 urteen bitartean ordu arte inork lortu ez zuen zerbait lortu zuen: munduko zazpi txapelketa irabazi zituen. 1956ko Neguko Olinpiar Jokoetan hiru tituluak irabazi zituen, jaitsiera, slaloma eta slalom erraldoia. Sailer-en estiloari esker, Austriako taldeak mendiko eskian nagusi izatea lortu zuen 1950eko hamarraldian. 1972-1973. urteetan bere herrialdeko taldeko zuzendari izan zen. 1958an eskiatzaile karrera utzi eta zineman eta musikan aritu zen.