Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rousseau, Théodore

Frantses pintorea (Paris, 1812 - Barbizon, 1867). Parisko 1836. urteko erakusketan parte hartu ondoren Fontainebleau-ra joan zen bizitzera; hara bildu ziren Barbizon-go eskola osatu zutenak: Millet, Diaz, Corot, Daumier, Dupré, Daubigny, Charles Jacques, Chintreuil. Basoak eta zuhaitzak xehetasun handiz pintatu zituen, eta inpresionismoaren aitzindaritzat hartua da. Obra nagusiak: Sortie de forêt à Fontainebleau au soleil couchant (1848-1850, Fontainebleauko basotiko irteera ilunabarrean), Le Paysage après la pluie (1852, Euria egin ondorengo landa ikuspegia) eta Coucher de soleil sur la forêt (1866, Ilunabarra basoan).