Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rosewall, Ken

Australiar tenis jokalaria (Sydney, 1934). Gaztetatik erakutsi zuen tenisean jokatzeko dotoretasun eta trebetasun aparta, eta kirolari ematen zion garrantziagatik nabarmendu zen. Oso karrera luzea egin zuen (22 urte) eta bere belaunaldiko onenetakoa eta XX. mendeko tenis jokalari handienetakoa izan zen. Lehenengo garaipenak Australian lortu zituen, junior mailan, 1950. eta 1952. urteetan. Hurrengo urtean eskuratu zituen Grand Slameko bana-banako lehen garaipenak (Australia eta Roland Garros), eta maila horretako azkena 1972an lortu zuen (Australia); tartean irabazi zituen Estatu Batuetako irekia, beste Roland Garros bat eta Australiako beste bi sari. Bikoteka bederatzi titulu lortu zituen: 3 Australian, 2 Roland Garrosen eta beste bi Wimbledonen, baina ez zuen sekula irabazi Wimbledongo bana-banako saririk. 1957an egin zen profesional eta munduko txapelduna izan zen 1960tik 1965era, eta 1971 eta 1972 urteetan. Profesional gisa jokaturiko bana-banako 19 partidetatik 17 irabazi zituen, eta bikoteka jokatutako hiruretatik bi.