Roland, Manuel
(Jaiotza izenaz, Roland Alexis Manuel Lévy). Frantses musikagilea eta musikografoa (Paris, 1891 - Paris, 1966). A. Roussel-en eta A. Sérieyx-en ikasle izan zen. Geroago Ravel-en ikasle eta adiskide izan zen, eta hiru liburu idatzi zituen hari buruz. Frantses klab-jotzaileen, Debussyren eta Ravelen musikaren eragina antzematen zaio idatzi zituen lanetan. Parisko kontserbatorioko estetika irakasle (1947) eta pedagogia irakasle (1959) izan zen. Besteak beste, bi opera idatzi zituen: Isabelle et Pantalon (1922) eta Le diable amoureux (1932); balletak, Le Tournoir singulier (1924); L’Ecran de jeunes filles (1929); orkestrarako, Tempo di Ballo (1924) eta Le harem du vice-roi (1919).