Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

rift

iz. Geol. Itsas hondoko hobi luze eta estua, lurrazalean gertatzen diren goitik beherako tenkaduren ondorioz edo litosferaren puzteen ondorioz sortzen dena. Hobi horretatik astenosferako magma igotzen da eta haranaren bi alboetan pilatzen da. Rift edo haran estuek 20-50 km-ko zabalera izaten dute eta zenbait kilometroko sakontasuna. Horma luzeak dituzte alboetan. Berotasuna eta sumendi jarduera dira ozeanoetako hobi horien ezaugarriak.