Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Queretaro

Mexiko erdialdeko estatua. Mugak: iparraldean eta ipar-ekialdean San Luis Potosi; hego-ekialdean Hidalgo eta Mexiko; hego-mendebalean Michoacan eta mendebalean Guanajuato. 11.449 km2 eta 740.000 biztanle (1980). Hiriburua, Queretaro. Lurraldea menditsua da iparraldean, eta sail emankorrak daude hegoaldean. Meatzaritza eta nekazaritza dira ekonomia jarduera nagusiak. Otomi indiarrak bizi ziren hasieran Queretaron, baina espainiarrek kolonizatu zituzten (1550). 184an bihurtu zen estatu (ordu arte Guanajuatoko lurraldea izan zen).