puszta
iz. Antzina Panoniako arroa izan zen zabaldiko landu gabeko lurren izena. Antzina Hungariako zabaldi osoa zen puszta; esteparen gisako lurraldea zen, artzain nomaden artaldeen larretoki gisa soilik erabiltzen zena. Gaur egun, nekazaritzarako erabiltzen dira lehen puszta ziren lurralde gehienak.