Pusey, Edward Bouverie
Britainiar teologoa (Pusey, Oxford-etik hurbil, 1800 - Oxford, 1882). Higanot familia bateko semea zen eta Oxfordeko eskola katolikoan egin zituen lehen ikasketak. Alemanian jarraitu zituen ikasketak 1825-1827 urteetan eta hebreera irakatsi zuen ondoren Oxforden (1828). Ingalaterrako eliza protestantean erreforma aurretiko dotrina katolikoak sartzeko ahaleginetan zebilen Oxfordeko mugimenduko edo puseysmoko kidea izan zen. Hala eta guztiz ere, eliza anglikanoko kide iraun zuen Puseyk. Obra nagusiak: The Doctrine of the Real Presence (1855), The Real Presence (1857), The Minor Prophets, with a Commentary (1860) eta Daniel the Prophet (1864).
- pusaka
- pusako
- Pusan
- pusatu, pusa, pusatzen
- pusatze
- Pusey, Edward Bouverie
- puska
- puskaka
- puskakatu, puskaka, puskakatzen
- puskakatze
- Puskas, Ferenc