Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Purva-mimamsa

Fil. Jaiminik sortu zuen Indiako sei filosofia sistema handietako bat. Veden aginpidearen alde agertzen da hitzaren filosofiaren bitartez. Metafisikaren alorrean, fenomenoetan sinesten du eta betiereko arimen anizkoitasunean. Jainkoaren kontzeptuaz ez da arduratzen, nahiz eta Veden gizonaz goragoko eta betiereko izaera onartzen duen. Bestalde, egia vedikoak frogatzen dituen epistemologia landua du, eta bizitza bertutetsu eta zorionekoa izateko ospakizun vedikoak jarraitu behar direla agintzen du.