Purdy, James
Estatubatuar idazlea (Fremont, Ohio, 1923). Familia jatorriz eskoziar-irlandarra zuen. Gurasoak bera txikia zela banandu ziren eta abandonaturik utzi zuten. 1957an, Color of Darkness (Iluntasunaren kolorea) ipuin bilduma argitaratu zuen. Ipuin horietako pertsonaiak bi umezurtz dira; hiri handira joaten dira ihesi eta han gizartearen behe mailako klasea ezagutzen dute. 1959an idatzi zuen lehenengo eleberria, Malcolm (1959). Eleberri horretan ere umezurtz bat da pertsonaia nagusia, gorputzean eta ariman jendearen eraso gogorrak jasaten dituena. Ospea, ordea, 1964an etorri zitzaion Cabot Wright Begins (Cabot Wright hasten da) lanarekin. 1975ean In a Shallow Grave (Hilobi huts batean) idatzi zuen: Vietnamgo gerran gizon bat desitxuraturik gelditzen da, eta bere herrira itzultzen da, baina ezkutaturik bizitzea erabakitzen du, bere itxuragatik. Purdyren beste lan aipagarri batzuk: The Nephew (1960, Iloba), Garments the Living Wear (Bizidunek jantzitako jantziak).