pteropodo
adj Zool. Gasteropodoen klaseko izen bereko ordenako itsas soinberez esaten da. Opisthobranchia-ren azpiklasekoak dira pteropodoak. Igeri egiteko erabiltzen dituzten bi hego txiki dituzte. Itsaso ondoan bizi dira, eta zentimetro bat dira luze. Badira oskolik ez dutenak (Gymnosomata) eta oskoldunak (Thecosomata).