psikosi
iz. Buru eritasunen izen orokorra. || Ideia finkoa, hisia. v Psikosia, funtsean, niaren nahasketa da eta, besteak beste, eriaren kritika ahalmena, errealitatearekiko harremana eta arrazoimena hondatzen ditu, eta, gehienetan, obsesioak eta eldarnioak sorrarazten. Bi multzo nagusi bereizi ohi dira psikosietan: exogenoak (traumatismoek, pozoiek, eritasun kutsakorrek eraginak) eta endogenoak (eragile ezagunik gabeak). Psikosi endogenoetan, era berean, bi multzo daude: afektibitatearen psikosiak (maniak, psikosi maniako-depresiboa) eta eldarniozko psikosiak (eskizofrenia, paranoia, parafrenia).