Przewalski zaldia
Zool. XX. mendean bizi izan den zaldi basati mota bakarra, izen bereko errusiarrak 1870 inguruan Mongolian aurkitua. Horixka edo gorrixka izaten da, ile motzekoa; etxeko poniaren antzekoa da. 1968tik aurrera bidaldi asko egin dira zaldi mota hori aurkitzeko, baina, adituen ustez, beste zaldi sasi-basatiekin gurutzatu da eta bere berezko ezaugarriak galduak ditu dagoeneko; gaur egun zoologikoetan soilik aurki daiteke Przewalski zaldi mota garbia.