protoplasto
iz. Biokim. Zitoplasmaz eta nukleoz osatutako bizitza funtzioaren oinarrizko banakoa. Gaur egun protoplasma hitzaren ordez erabiltzen da. Protoplasto kontzeptuak garrantzi berezia du bakterioen zelulei dagokienez. Protoplastoak Tomsick-ek aurkitu zituen 1952an; protoplasto izena eman zien bakterio batzuk apurtzerakoan sortzen ziren gorputz biribilei. Protoplastoak, hasieran, bazilo gram-positiboetatik ateratzen ziren; orain, ordea, bakterio gram-negatiboetatik ere ateratzen dira. Bazilo itxura galdu, biribildu, eta sentiberatasun osmotikoa hartzen duenean bihurtzen da bakterio bat protoplasto.