Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

protisto

iz. Biol. Organismo zelula bakarra, antolaketa guztiz bakuna duena eta izaki bizien talde bat osatzen duena. Izaki bizi bakunenak eta zaharrenak –bakterioak, algak, onddoak eta protozooak, besteak beste– protistoak dira. v Protistoen artean bi multzo bereizten dira: batean, oinarrizko egituratzat zelula prokariota dutenak sartzen dira (bakterioak eta alga zianofizeoak); multzo horri Monera erreinua ere deitzen zaio eta Lurrean sortu ziren lehenengo izakiak biltzen dira han. Bestean, berriz, oinarrizko egituratzat zelula eukariota dutenak sailkatzen dira (onddoak, protozooak eta alga berdeak, esaterako); izaki bizi horiek aurreko taldekoen bilakaeratik sortu ziren. Protisto batzuek landareen erreinuko izaki bizien antz handia dute, gai inorganikoa hartuz lortzen baitute beren elikagaia. Beste zenbaitek, aldiz, animalien erreinuko izakien antzera gai organikoa landuz beretzen dute elikagaia.