proportzio 1
iz. Gauza baten zatien arteko eta zati baten eta osotasunaren arteko egokitasuna. v Mat. Zatidura biren arteko berdintasuna. || Art. Osotasun bateko zatien eta osagaien erlazio egokia, orekatua delako atsegina dena. v Proportzio askotarikoen legea. Kim. John Dalton (1766-1844) kimikari ingelesak 1804an eratu zuen legea. Lege horren arabera, kimikako bi elementu bi konposatu edo gehiago osatzeko elkar badaitezke, elkartzen diren elementu horien pisuen erlazioa zenbaki osoena da. Adibidez, karbonoa (atomo pisua, 12) eta oxigenoa (atomo pisua, 16) elkartuz gero, karbono monoxidoa (CO) 12:016=1:1.33 edo karbono dioxidoa (CO2) 12:32=1:2.66 eratzen dute, konposatu bakoitza eratzerakoan bi osagaien atomo pisuaren proportzioa kontuan hartuta.