Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

probeta

iz. Kimika laborategietan isurkarien bolumena neurtzeko erabiltzen den ontzia. Hodi zuta da, plastikozkoa edo beirazkoa, goiko partea irekia eta azpialdean euskarri bat duena. Hodian graduazio batzuk ditu, eta neurtu nahi den isurkaria barrura botatzen da nahi den graduazioraino. Probeten neurria 0,1 litro eta litroaren artekoa izaten da. Ez du balio bolumen neurketa oso zehatzak egiteko; horretarako pipetak, buretak edo matrazeak erabili behar dira.