primate
iz. eta izond. Eskuak oratzaileak, azazkalak lauak eta ahalmen psikiko aurreratua duten ugaztunen ordena. v Aurkitu diren fosilen arabera lehen primateak orain dela 70 milioi urtekoak dira, zuhaitzetan bizi ziren intsektujaleen bilakaeraz sortuak. Bilakaerari eta egokitze mailari dagokionez goi mailako animaliak dira eta primate moten artean desberdintasun handiak badaude ere, oro har, hauek dira beren ezaugarri nagusiak: esku eta hanka oratzaileak eta azkazalekiko hatz lodiak izatea, eta gauzak erabiltzeko trebetasun handia izatea; ikusmen binokularra, erliebeak eta distantziak ondo ikusteko ahalmena ematen diena; gainerako animaliek baino garun handiagoa eta ahalmen psikiko aurreratuagoak izatea; ezagutzen diren lau hortz motak izatea; aldiko ume bat egitea eta umeek beste animaliek baino denbora gehiagoz izatea amaren beharra. Sailkapenari dagokionez, bi azpi-ordena bereizten dira, prosimioena eta antropoideena.