Prevost d’Exiles, Antoine François
Frantses idazlea (Hesdin, Artois, 1697 - Courteuil, Chantillytik hurbil, 1763). Jesuita zen, baina beneditar egin zen 1721ean. 1728. urtean eman zuen argitara bere lehen eleberria, Mémories et aventures d’un homme de qualité (1728, Kalitatezko gizon baten memoriak eta abenturak). Ingalaterrara erbesteratu zen eta Histoire du chevalier Des Grieux et de Manon Lescaut (1731, Manon Lescaut eta Des Grieux jaunaren historia; Antxon Narbaizak euskaratua) obra ospetsua argitaratu zuen han. Frantziara itzuli zenean, Frantziaren eta Ingalaterraren arteko harremanak bultzatu zituen Pour et contre egunkaria sortu zuen. 50 bat eleberri idatzi zituen.