Pretoria
Hego Afrikako aginpide betearazlearen egoitza eta Transvaaleko eskualdeko hiriburua, Apies ibaiaren ertzean, Errepublikako iparraldean, Johannesburgoko hiriaren ipar-ekialdean. 443.059 biztanle (822.925 biztanle ditu hirialdeak). Unibertsitateak. Burdinbidegune garrantzitsua. Industria (burdinbiderako gaiak, altzairugintza, labe garaiak, metalurgia, eraikuntza mekanikoa, porlana, beiragintza, kimika industria) da ekonomia jarduera nagusia. Burdin eta ikatz mea garrantzitsuak ustiatzen dira hiritik hurbil. Monumentu eta parke ikusgarriek hornitzen dute Pretoriako hiria. 1855. urtean sortu zuten, eta 1863an bihurtu zen Hego Afrikako hiriburu.