Presa Gonzalez, Fernando
("Nandus"). Euskal idazlea (Cistierna, Leon, 1957). 70eko hamarkadaren bukaeran etorri zen Euskal Herrira bizitzera, eta, euskaraz ikasi ondoren, euskarako irakaslea da egun. Oso abenturazalea da, eta Houstonen hasi eta Buenos Airesen bukatu zuen ibilaldia egin zuen 1987. eta 1988. urteen artean. Bidaia horren inguruko burutazioak jaso zituen kaleratutako lehenengo eleberrian: Ilargia lagun beti hegoalderantz. Aurretik bestelako lanak ere argitaratuak zituen, gaztelaniaz: Mis sueños son vuestras pesadillas (1980) eta Entre el asfalto y el miedo (1985). Europa iparraldeko hizkuntzak eta horien literaturak aztertzen jardun du urte askoan, eta Diccionario polaco-español, español-polaco kaleratu zuen 1994an.
- prepuzio
- prerrafaelismo
- prerrafaelista
- presa 1
- presa 2
- Presa Gonzalez, Fernando
- Presa
- Presa
- presagain
- presaka
- presape