Preminger, Otto
Estatu Batuetako zinemagilea, jatorriz austriarra (Viena, 1906 - New York, 1986). Gaztetan antzezlea, Max Reinhardt antzerkilari ospetsuaren laguntzailea eta Vienako Josefstadt Theater antzokiko zuzendaria izan zen. 1936an Estatu Batuetara joan zen eta han antzerkian eta zineman ari izan zen. Fox produkzio etxerako lan egin zuen, harik eta 1953an bere produkzio etxea sortu zuen arte. Droga, justizia eta politika gaiak erabili zituen, besteak beste, oso era ikusgarrian, eskandalua sortuz maiz. Mc Carthy senatariak sortu zuen “sorgin ehizan” jarrera ausarta hartu zuen lankide salatuen alde, eta bera izan zen Dalton Trumbo gidoilariari debekua ken ziezaioten lortu zuena. Filmak: Laura (1945), The Man whit the Golden Arm (1955, Urrezko besoa zuen gizona), Anatomy of a Murder (1959, Hilketa baten anatomia), Exodus (1960), Advise and Consent (1962, Aholkua eta baimena), The Cardinal (1963, Kardinala), Bunny Lake is Missing (1965, Bunny Lake desagertu da).