Prego, Sergio
Gipuzkoar artista (Hondarribia, 1969). 1992an arte ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Pintorea da, bideo egilea, argazkilaria… artearen arlo gehientsuenak landu ditu. Marrazkilari trebea da, eta artea lantzeko era berezia asmatu du. Erakusketak egin ditu Donostia, Bilbo, Bartzelona, Madril eta Berlinen. 1998an bideo programaketa bat egin zuen New Yorkeko Sideshow Galery Brooklynen. Gure Artea sarietara aurkeztu zen 1995. eta 1996. urteetan.