Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pratolini, Vasco

Italiar idazlea (Florentzia, 1913). Oso familia apaleko semea zen, eta Florentziako herri xehearen deskribapen zehatza egin zituen bere lehen eleberri laburretan: Il tappeto verde (1941, Estalki berdea), Cronica familiare (1947, Familiaren kronika) eta Il quartiere (1944, Auzoa). Gobernu faxistak auzo xeheenetan zuen eragina agertu zuen Cronaca dei poveri amanti (1947, Maitale dirugabeen kronika), Un eroe del nostro tempo (1949, Gure garaiko heroia) eta La ragazze di Sanfrediano (1952, Sanfredianoren neskak) obretan. Una storia italiana trilogian (1955-1966, Italiako historia), bestalde, 1872-1944 bitarteko Italiako historia aztertu zuen.