Prasad, Rajendra
Indiako errepublikako lehen lehendakaria (Zeradei, 1884 - Patna, 1963). Kongresuko Alderdiko idazkari nagusia izan zen 1922. urteaz gero, eta behin baino gehiagotan preso egon zen. Nekazaritza ministroa izan zen 1946-1947 urteetan, biltzar konstituziogileko lehendakaria (1946-1950), eta Indiako lehendakaria 1950. urtetik hil zen arte.