Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Powys, John Cowper

Galesko eleberrigilea, saiakeragilea eta poeta (Shirley, Derby, 1872 - Blaenau Ffestiniog, Gales, 1963). Mistizismoan eta sentsualitatean oinarrituriko eleberriei esker egin zen ospetsu batez ere. Obra nagusiak: Wolf Solent (1929), The Meaning of Culture (1930), A Glastonbury Romance (1934) eta Autobiografia (1934).