Pou Azkarraga, Eneko
Arabar eskalatzailea (Gasteiz, 1974). Punta-puntako eskalatzailea izanik, muturreko horma-eskaladaren mugak bilatu ditu bere anaia Enekorekin batera. Azken urteotan, “Zazpi pareta, zazpi kontinente” proiektuaren barruan, Pou anaiek munduko zazpi pareta enblematiko eskalatu dituzte: El Capitan (Yosemiteko parke nazionalean, Kalifornian), Naranjo de Bulnes (Picos de Europa mendietan), Tsanoro (Madagaskar), Totem Pole (Tasmania), Dorre Izengabea/Trangoko Dorreak (Himalaia), Fitz Roy (Patagonia) eta Three Pigs pareta (Antartika). 2007ko abenduaren 25ean bukatu zuten igotzen horietako azkena.