Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Potala

Kuan Ti txinar jainkosaren omenez eraikitako santutegia. Uharteetan, itsasertzetik hurbil edo mendietan eraikiak dira, Kuan Ti-ren elezaharretako paradisuaren gisara. Potala ezagunena Lhasa, Tibeteko hiriburuan Dalai-Lamaren egoitza zena da; VII. mendean eraiki eta 1645ean berritu zen.