Portal, Michel
Frantses klarinete eta saxofoi jotzailea, musikagilea eta orkestra zuzendaria (Baiona, 1935). Klarinete jotzaile gisa nazioarteko hainbat lehiaketatan parte hartu zuen eta Budapest eta Genevan garaile izan zen. Musika klasikoan aritzeaz gainera (Mozart, Brahms, Boulez... jo eta grabatu zituen), herri musikak landu zituen eta dantza (Perez Prado, Aimé Barelli) eta jazz (Jef Gilson, Nathan Davis...), orkestretan lan egin zuen. Ondoren free jazz-a landu zuen Sunny Murray, Anthony Braxton, Alan Silvarekin batera. 1971n Michel Portal Unit sortu zuen, eta bertan, europar eta estatubatuar musikagileak bildu zituen, inprobisazioan oinarrituta. Lehenengo albuma, Alors (1970), bere musikaren manifestua izan zen, eta ondoren, Our Meanings and Our Feelings (1970), Splendid Yzlment (1971), eta Any Way (1992) grabatu zituen. Zinema filmetarako musika idatzi eta interpretatu izan du.