Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Polikrate

(Gr. Polykrates). Samos-ko tiranoa, K.a. 535-522 urteetan (K.a. VI. m.). Haren agintaldian oparotasun handia izan zuen Samosko uharteak, eta nagusi izan zen Egeo itsasoan. Oso ankerra bazen ere, artistak eta poetak babestu zituen, Anakreonte besteren artean. Oroetek, Sardes-eko satrapak, gatibu hartu eta gurutziltzatu zuen.