Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

podarjido

izond. Zool. Kaprimuljiformeen ordenako izen bereko familiako txoriez esaten da. 20-40 cm izan daitezke luze. Burua eta gorputza sendoak dituzte, isatsa luzea, eta mokoa, berriz, labur samarra baina sendoa, zabala eta punta-okerra, oinean ile lodi luzeak dituena. Hegan egiteko ez dute trebetasun handirik, eta izateko eraz ere nagiak dira; animalia haragijaleek harrapa ez ditzaten, lekuan lekuko kolorea hartzen dute, zuhaitz adarrena batez ere, haietan geldi ematen baitute egunaren parterik handiena. Hegazti gau zaleak dira; orduan irteten dira intsektuak eta matxinsaltoak harrapatzera. Thailandian, Malaysian, Papuasian, Australian eta Filipinetako uharteetan bizi dira.